Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Copeau, Jacques

Frantses antzerki zuzendari eta antzezlea (Paris, 1879 - Beaune, 1949). 1909. urtean kaleratu zen Nouvelle Revue Française aldizkariaren sortzailetariko bat izan zen. Compagnie du Vieux-Colombier antzerki konpainia sortu zuen 1913. urtean. Antzerki teknika berriak erabili zituen, eta bere lanek eragin handia izan zuten Europako antzerkigile gazteengan. Bere testamentutzat har daitekeen Le Théâtre populaire lana idatzi zuen 1942an.