Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cooper, Jacqueline

Egiptoar idazle eta artista (Alexandria). Egipton jaio zen baina bere familia Libanokoa zen jatorriz. Sorterriari buruzko bi liburu umorezko idatzi zituen: Cocktailak eta gameluak (1960) eta Alexandriako ipuinak (1994). Bi eleberri horietan egilearen haurtzaroko gertaera autobiografikoak ageri dira. Haurrentzako bi marrazki liburu ere osatu ditu, Cat Day eta Toby eta Eskalada, ingelesez eta frantsesez biak; bereziki azpimarratzekoak dira bi lan horietan Cooperrek berak egindako ilustrazio bikainak. 1990ean Genevara aldatu zen, han bizi baitzen bere familia, baina aurretik hogeita hamar urtez bizi izan zen Washingtonen. Washingtonen hasi zen, hain zuzen ere, bere trebetasun artistikoak lantzen berriro; horrela, zenbait erakusketa egin zituen inguru hartan eta Los Angelesko Arte Garaikideko Museoaren eta Unicefen egutegietan agertu izan dira bere akuarelak. Bestalde, zenbait erakundetako kidea da, adibidez Emakume Idazle eta Kazetarien Elkarteko kidea (Erresuma Batua), zeinaren bidez eman dituen argitara bere ilustrazio liburuak.