Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Coolidge, John Calvin

Estatu Batuetako politikaria (Plymouth, 1872 - Northampton, 1933). Estatu Batuetako 30. lehendakaria izan aurretik (1921-1925), udal kontseilaria, sollicitor, Northampton hiriko alkatea, senataria eta Massachussetts estatuko gobernadorea izan zen (1919-1920) alderdi errepublikarraren aldetik. Liberalismo ekonomikoaren sustatzaile nagusietakoa izan zen. Iraultzaren ondoren Mexikorekin harreman onak izaten saiatu zen.