Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Conde, Carmen

Espainiar idazlea (Cartagena, 1907 - Madril, 1991). Kazetari, eleberrigilea, eta batez ere, olerkaria izan zen. Liburu hauek eman ditu argitara besteak beste: Brocal, 1929; Júbilos, 1934; Ansia de la gracia, 1945; Mujer sin Edén, 1947, Derribado arcángel, 1960; Obra poética, 1967; Cita con la vida, 1976; El tiempo es un lentísimo fuego, 1978; Desde nunca, 1982. Espainiako Hizkuntza Akademiako partaide izendatu zuten 1978an. Erakunde horretan sartu zen lehen emakumea.