Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Comtat Venaissin

Frantzia hegoaldeko antzinako lurraldea, egungo Vaucluse departamenduan. Rhône ibaiaren, Durance beronen adarraren eta Ventoux mendiaren artean dago. Venasque izan zen Erdi Aroko konderri honen hiriburua. Hiri nagusiak: Apt, Avignon, Carpentras, Cavaillon, Orange. v Historia. Tolosako kondeen eta Frantziako koroaren esku egon ondoren, Filipe III.a Ausartak, Frantziako erregeak, Gregorio X.a Aita Santuari eman zion lurraldea (1274). aitasantutzaren mendean egon zen 1791. urtean Frantziari lotu zitzaion arte.