Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Compton, Arthur Holly

Estatu Batuetako fisikaria (Wooster, Ohio, 1892 - Berkeley, Kalifornia, 1962). Zientzia eta teknika alorretan egin zituen ikerketak. X izpien azterketak egin zituen bereziki. Compton izenaz ezagutzen den efektua finkatu eta plutonioa lortzeko teknika berezia landu zuen. 1927. urtean, Fisika Nobel saria eskuratu zuen, Wilsonekin batera.