Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Commoner, Barry

Biologo, ekologo eta pedagogo estatubatuarra (New York, 1917). Erradikal askeek zelulen metabolismoan duten eragina ikertu eta frogatu zuen. Proba nuklearrak bertan behera uztea aldarrikatu zuen 1950eko hamarkadan. Kutsadurak biosferari eginiko kalteak ere aztertu zituen, eta ingurumenaren defendatzaileen ahotsa izan da urte askoan. Hiritarren Alderdia sortu eta Estatu Batuetako hauteskundetara aurkeztu zen 1980an. Aipatzekoak dira Zientzia eta biziraupena (1966) eta Zirkulu itxia (1971) bere liburuak.