Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Collins, Phil

Kantari, konpositore, bateria-jotzaile eta antzezle britainiarra (Londres, 1951). Antzezle izan zen gaztetan –A hard day's night (1964), Chitty Chitty Bang Bang (1968)–, eta musikari ekin zion gerora, Flaming Youth rock taldean lehenbizi, eta Genesisen ondoren, bateria-jotzaile gisara. Peter Gabrielek taldea uztean bera izan zen Genesisko abeslari eta buru. 1981ean hasi zuen bakarkakako bidea, eta arrakasta handia izan zuen Face values diskoarekin. Hello I must be going! (1982), But seriously (1989), Serious hits… live (1990) eta Both sides (1993) diskoek ere arrakasta handia izan zuten. Hainbat film ezagunetarako musika ondu du.