Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Coe, Sebastian

Iraupen erdiko lasterkaria (Londres, 1956). Urrezko dominak lortu zituen 1.500 metrotan 1980 eta 1984ko Olinpiar Jokoetan, eta bi zilarrezko 800 metrotan. Orotara, munduko 12 errekor ezarri zituen, horietarik 9 aire zabalean eta 3 pista estalian. Politikagintzan ere aritu izan da, britainiar Alderdi Kontserbadorean betiere, eta 1992an Beheko Ganberarako parlamentari hautatu zuten.