Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Klovis Ia

Frankoen erregea 481-511 bitartean (Hlodovic, 466 - Paris, 511). Txilderiko I.aren seme eta ondorengoa izan zen; erreinu txiki bat hartu zuen herentziaz. Kronologia tradizionalari jarraituz, 486. urtean Siagrio jeneral erromatarra garaitu zuen Soissons hiriaren inguruan (Aisne); Tolbiac herrian alemaniarrak garaitu zituen 496an eta burgundiarrak 500. urtean. 507. urtean Alariko II.a bisigodoen erregea menderatu zuen Vouilléko guduan. Galiako lurralde gehienak bere mendean izan zituen. 496. urtean, Clotilde bere emazteak eta San Remigio Reimsko apezpikuak eraginda, katoliko egin zen. Bere erreinua Txildeberto, Klodomiro, Klotario eta Thierry bere semeen artean banatu zuen.