Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Clouzot, Henri Georges

Frantses zinemagilea eta gidoi egilea (Niort, 1907 - Paris, 1977). Polizia gaiak gogoko izan zituen zuzendari honek; ospe handia ekarri zioten bere lanetako giro ilunak, errealismo handiak eta tentsio dramatiko bikainak. Bere film nagusiak: Belea (1943), Beldurraren ordain saria (1952), Deabrudunak (1954).