Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cernik, Oldrich

Txekiar politikaria (Ostrava, 1921 - Praga, 1994). Meategietako ingeniaria zen lanbidez. Ostravako alderdi komunistako idazkari izan zen 1954an. 1960an Erregai eta Energia ministro izendatu zuten, eta handik hiru urtera Plangintzarako Estatu Batzordeko lehendakari. Gobernuburu izan zen 1968tik 1970era bitartean. Urte horretan lehendakari kargutik kendu eta ministro izendatu zuten, baina urte berean alderditik egotzi zuten.