Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Centre national d´études spatiales (CNES)

Frantziako erakundea, espazioko gaiei buruzko politikan hartzen diren erabakiak aplikatzeko 1961. urtean sortua de Gaulle presidentearen ekimenez. Frantziak espazioaren alorrean egin zituen lehenengo lanak CNESen sorreraren aurrekoak dira, zenbait aitzindarik egindako lanaren ondorio, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Alemaniak utzitako ondarearen herentziarena eta zenbait elkarte eta laborategien lorpenarena. Horiei esker, bestalde, 1945-1961 urteen bitartean Frantzia ez zen gehiegi aldendu Estatu Batuetatik eta Sobietar Batasunetik. Orduz geroztik CNESek hazkunde izugarria izan du, izan ere, hurrenez hurren aginpidean izan diren gobernuek nahi izan baitute Frantzia munduko lehenengo herrialdeetako bat izatea ikerketa espazialen alorrean. CNESek lau gune ditu, Hormis egoitza, Parisen, Okzitaniako Tolosako espazio zentroa, Guyanako espazio zentroa eta jaurtitzaileen zentroa Évryn.