Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Celle

edo Zelle. Alemania iparraldeko hiria eta ibai-portua (Behe Saxonia), Aller ibaiaren ertzean. 70.245 biztanle. Brunswick-Luneburgoko dukeen hiria (XIV-XVIII. m.). Bertan dago Alemaniako antzoki zaharrena (1674). Industria oso garrantzitsua da (petrolio findegia, altzairugintza, xaboia, ehun langintza).