Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cavalieri, Bonaventura

Italiar apaiz jesuita eta matematikaria (Milan, 1598 - Bolonia, 1647). Galileoren ikaslea izan zen. Matematika irakatsi zuen Bolonian (1629). Astronomia, trigonometria esferikoa eta kalkulu logaritmikoa landu zituen batez ere. Zenbaki zatiezinen teoria azaldu zuen Geometria indivisibilibus continuorum quadam nova ratione promota lanean (1635).