Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cavaco Silva, Aníbal

Politikari portugesa (Boliqueime, 1939). Alderdi Sozial-Demokratako (PSD) kide egin zen 1974an, eta Finantza ministro izendatu zuten 1980an, Sa Carneiroren agintepean. Diputatu ere izan zen sasoi berean, PSDren zerrendetan hautatua. 1985ean Lehen ministro kargua bereganatu zuen, Alderdi Sozialistarekiko koalizioa hautsi ondoren. 1987an gehiengo absolutuz irabazi zituen hauteskundeak, eta berriro hautatu zuten gobernuburu, baita 1991n ere. Portugalgo alor publikoko zenbait sektore (garraioak, finantzak…) pribatizatu zituen agintean izan zen garaian, betiere Europar Batasunera biltzeko baldintzak betetzeko asmoz. 1996an, Jorge Sampaio sozialistak lehendakaritzako hauteskundeak irabazi ondoren, erretiratu egin zen politikagintzatik.