Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castro Alava, José Ramón

Nafar ikerlea (Tutera, 1896 - Tutera, 1977). Sendagile eta filologoa; Nafarroako Artxibo Nagusiko zuzendaria izan zen eta titulu ugari jaso zuen Espainiako arte eta historiako akademietan. Nafarroako historia eta arteari buruzko lan asko eman zituen argitara. Catálogo de la sección de Comptos del Archivo General de Navarra eman zuen argitara hainbat liburukitan 1952az gero. Beste lan batzuk: Autores e impresos tudelanos (1963), eta Tudela monumental (1975).