Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carril, José Antonio

Gipuzkoar opera kantaria, baritonoa (Donostia, 1961). Espainiako orkestra nagusiekin eta opera antzoki garrantzitsuenetan aritu da kantuan, baita Moskuko birtuosoak taldeak Espainian, Errusian eta Frantzian eskaini dituen hainbat lanetan lankide modura ere. 1997an, Europa osoko 120 kantariren artean aukeratu zuten Telemannen Der geduldige Socrates operan protagonistaren papera egiteko, Jean Claude Malgoiren zuzendaritzapean. Lan honekin bira arrakastatsua egin ondoren, Malgoirek berak Versailles Jauregiaren udazkeneko zikloan parte hartzera gonbidatu zuen. 1999an berriro aukeratu zuten, Turchiniko Capella eta Antonio Floriorekin batera, Latillaren La Finta Cameriera kantatzeko. Frantzian eta Alemanian aritu ondoren, Tourcoingera itzuli zen Sancho Panzaren papera egiteko Don Quichotte auf der Hochzeit des Camacho operan. Jaso dituen sarien artean, Pistoiako "Ahots rossinianoak eta donizzettianoak" lehiaketaren lehen saria aipa daiteke.