Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carrero Blanco, Luis

Espainiar militar eta politikaria (Santoña, 1903 - Madril, 1973). 1936ko gerran parte hartu ondoren, Espainiako gobernuko lehendakaritzaren idazkari ordea eta kontseilari nazionala izendatu zuten (1940). Gorteetako lehendakari ordea 1943. urtean; gobernuko lehendakari orde izendatu zuen Francok 1967an. 1973an gobernuko lehendakari izendatu zuten. Urte bereko abenduaren 20an, ETAk hil zuen.