Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carnot, Marie François Sadi

Frantses politikaria (Limoges, 1837 - Lyon, 1894). Errepublikako diputatua izan zen Frantziako Batzar Nazionalean (1871). Gero, ministro izan zen askotan, eta, azkenik, Errepublikako lehendakari egin zuten (1887). Aginte aldiaren hasieran, Boulangier jeneralaren zaleekin izan zituen istiluak. Katolikoen babesa lortu bazuen ere gatazka handiak izan zituen, ondoren, anarkistekin eta sindikatoekin. 1894an Caserio izeneko anarkista batek hilarazi zuen.