Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carnap, Rudolf

Alemaniar filosofoa (Wuppertal, 1891 - Santa Monica, Kalifornia, 1970). Filosofia irakaslea Praga, Chicago eta Los Angeles hirietako unibertsitateetan. Vienako Zirkuluaren burutzat hartu izan da. Logikaren ingurukoak izan dira bere lanak eta eragin handia izan dute gaur egungo hizkuntzalaritzan; hizkuntzaren analisi logikotzat definitu zuen filosofia. Haren lan aipagarrienak: Munduaren egitura logikoa, 1928; Mintzairaren sintaxi logikoa 1934, Esannahia eta beharra, 1947, Semantikarako sarrera (1948), Logika sinbolikorako sarrera (1954).