Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carmen

Literaturako pertsonaia, Prosper Mérimée-k izen bereko eleberrian sortua (1945). Maitasun eta heriotzazko kontakizuna da, eta Carmen askatasunaren, erotismoaren eta patuaren irudi bihurtzen da bertan. Beste obra askoren iturburua izan da Carmen: opera (G. Bizet, 1875), balleta (R. Petit, 1949), zinema (Carmen, J. Feyder, 1926; Carmen Jones, O. Preminger, 1954), etab. Jatorrizko obran, euskaldunak dira Carmen (Etxalarkoa) eta Don José (Elizondokoa), eta euskaraz mintzatzen dira zenbait pasartetan.