Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carballo, Ricardo

Galiziar literatura kritikaria eta idazlea (Ferrol, 1909 - Santiago, 1990). Santiagoko unibertsitateko irakaslea izan zen. Galiziako hizkuntzari eta literaturari buruzko liburuak idatzi zituen: Aportaciones a la literatura gallega (1955) eta Historia de la literatura gallega contemporánea (1963), Libros y autores gallegos (1979). Literaturan poesia (Vieiros, 1931; Salterio de Fingoy, 1961), eleberria (A xente de Barreira, 1951) eta antzerkia (4 pezas, 1971) landu zituen.