Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karakala, Marko Aurelio

(Marcus Aurelius Antonius Bassianus, «Caracalla» deitua). Erromako enperadorea 211 - 217 bitartean (Lion, 188 - Edesatik hurbil, Siria, 217). Septimo Severo enperadorearen seme eta ondorengoa izan zen. Jantzi ohi zituen soingaineko galiarrengatik jarri zioten goitizen hori. 211. urtean bere anaia Getarekin batera izendatu zuten enperadore baina hurrengo urtean hil zuen anaia. 212. urtean sinaturiko ediktuaren bitartez (Constitutio Antoniniana), erromatar hiritartasuna eskaini zien inperioko biztanle libre guztiei. Monumentu ugari eraiki zuen, bere izena daramaten Erromako bainuak besteak beste. Enperadore karguan bere ordezkari izan zen Opelio Macrinok hil zuen Sirian.