Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cain, James Wallahan

Estatu Batuetako idazlea (Annapolis, 1892 - 1977). 1918. urtera bitartean kazetaritzan aritu zen lanean. Lehenengo eleberriak The Postman Always Rings Twice (1934; euskarara Xabier Olarrak itzulia: Karteroak beti deitzen du bi aldiz) ospea handia eman zion. Lan horretan eta hurrengoetan, Estatu Batuetako gizartearen hainbat jokaera agertzen ditu Cain-ek modu satirikoan. Cain-en eleberriekin film ugari egin dira. Beste liburu batzuk: Double Indemmity (1958, Galbidea, Xabier Olarraren itzulpena), Mildred Pierce (1941), The Butterfly (Tximeleta, 1947), Sinful Woman (Emakume bekataria, 1947), The Month (Hilabetea, 1948), etab.