Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cadena y Eleta, José

Nafar elizgizona (Pitillas, 1855 - Burgos, 1918). Ikasketak Iruñeko apaiztegian egin zituen, Zuzenbidekoak, berriz, Zaragozako unibertsitatean. Biurrungo eta Agoitzeko apaiza izan ondoren, Avilako apezpikutegiko bikario nagusi izendatu zuten. 1901. urtean Segoviako apezpiku izendatu zuten eta Gasteizkoa handik hiru urtera. 1913an Burgosko artzapezpiku egin zuten. Haren lan garrantzitsuenak: Tratado teórico-práctico de procedimientos eclesiásticos en materia civil y criminal, Código procesal canónico eta El sacerdote perfecto.