Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Caceres

Espainia mendebaleko probintzia (Extremadura). 19.545 km2 eta 421.449 biztanle (1984). Extremadurako iparraldean dago eta honako probintziekin egiten du muga: iparraldean Salamanca eta Avila, ekialdean Avila, Toledo eta Ciudad Real, hegoaldean Badajoz, eta mendebalean Portugal. Hiriburua: Caceres. Hiri nagusiak: Plasencia, Coria, Trujillo eta Navalmoral de la Mata. Tajo ibaiak bitan banatzen du probintzia: iparraldea menditsua eta pobrea da (Gatako mendiak, Las Hurdes); hegoaldea, berriz, aberatsagoa da, eta neurri batean menditsua den arren (Toledoko mendiak) ordoki ugari du. Laborantza da ekonomia jarduera nagusia (laboreak, olibondoak, tabakoa, artilea eta kotoia). Industriak ez du indar handirik. Zentral elektrikoak.