Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cabral, Pedro Alvares

Portugaldar itsasgizona (Belmonte, 1460 - Santarem, Portugal, 1526). 1500. urtean Brasil aurkitu zuen, Terra de Santa Cruz izena eman zion eta Portugalgo lurralde bihurtu zuen. Berriro ere itsasoratu eta hego-ekialdera jo zuen. Esperantza Oneko lurmuturra igaro ondoren, Mozambikeko kostaldea esploratu zuen. Portugala itzuli zen Indiako Kozhikode hiri zaharreko Kotxin printzearekin merkataritza hitzarmen bat izenpetu ondoren (1502). Bere bidaien gorabeherak Ramusio italiar geografoak eman zituen ezagutzera Nabigazioak eta bidaiak liburuan (1563).