Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Butler, Samuel

Olerkari ingelesa (Strensham, Worcester, 1612 - Londres, 1680). Karlos II.aren errestaurazioaren aldekoa; Galesko Lord buruzagiaren idazkaria izan zen. Arrakasta handia izan zuen Hudibras poemaren egilea da. Hiru zatitan argitaratu zen (1663, 1664 eta 1678); alderdi puritanoaren buruzagien satira honetarako Don Kixote hartu zuen inspirazio iturri. Karlos II.aren gogokoa zen eta Butler 1677tik aurrera errenta bat jasotzen hasi zen, baina gortearen faborea galdurik, pobre hil zen.