Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Butler, Samuel

Eleberrigile ingelesa (Bingham, 1835 - Londres, 1902). Apaiza zen; erlijio krisi bat izan ondoren, Zeelanda Berrira joan zen, eta lau urte eman zituen han ardi hazkuntzan (1860-1864). Ingalaterrara itzuli ondoren, erlijio arazoez arduratu zen; ikuspegi arrazionalista eta kritikotik aztertu zituen: The Evidence for the Resurrection of Jesus Christ (Jesu Kristoren Errenazimentuaren frogak, 1865, izenpetu gabe argitaratua). Garai hartako Ingalaterrako ohiturak eta pentsakera Butlerern satiraren helburu izan ziren: Erewhon revisited (Erewhon berriz bisitatua, 1901). The Way of all Flesh (Haragiaren bidea) eleberri autobiografikoa, ohiko heziketa moduen satira bortitza dena, Butler hil ondoren baino ez zen argitaratu (1903). Halaber, Darwinen teorien aurkako liburuak idatzi zituen: Life and Habit (Bizia eta ohitura, 1877), Evolution, old and new (Bilakaera berria eta zaharra, 1879). Musikari gisa zenbait oratorio moldatu zituen. Iliada eta Odisearen itzultzaile, azken hau Nausikaaren lana zela zioen: The Authoress of Odyssey (Odisearen egileak, 1897).