Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Burroughs, William Seward

Estatu Batuetako idazlea (Saint Louis, Missouri, 1914). Beat Generation delako higikundeari lotua, drogazale eta abenturazalea izan zen. 1959. urtean bere esperientzietan oinarrituriko Naked Lunch (Bazkari biluzia) eleberri bitxia, pornografikoa eta satirikoa eman zuen argitara. Burroughsen unibertso gordina, fantasmagorikoa eta homosexuala The Soft Machine (Makina biguna, 1961), Nova Express (1964) edo The Wild Boys (Mutil basatiak, 1971) liburuetan islatzen da. 1953. urtean idatziriko Junkie liburuan egiantza handiz deskribatzen du drogen inguruko giroa.