Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Burroughs, Edgar Rice

Estatu Batuetako eleberrigilea (Chicago, 1875 - Los Angeles, 1950). Urre bila ibili zen eta unaia eta polizia ere izan zen idazteari ekin baino lehen. 1912. urtean «oihaneko animali guztien laguna» izango zen Tarzan pertsonaia sortu zuen, zinemara ere hainbatetan eraman dena.