Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Burke, Edmund

Ingeles idazle eta politkaria (1729 - 1797). Liberalen taldeko diputatu izan zen Komunen Ganberan, Behe Ganberan alegia, eta indar handiz agertu zen Estatu Batuetako kolonientzako ezarri behar ziren arau fiskalen alde. Horrek kolonien altxamendua eragin zuen. Reflections on the revolution in France (Frantziako Iraultzaz gogoetak) lanean, ukatu egiten du iraultzak inolako aurreramendurik ekar dezakeenik.