Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Buridan, Jean

Filosofo eskolastikoa (Béthune, Pas-de-Calais, 1300 inguruan - 1358 inguruan). Ockhamen ikasle eta jarraitzailea izan zen; Parisko unibertsitateko errektore izan zen 1328 eta 1340an. Alor anitz landu zuen bere lanetan: logika, metafisika, filosofia naturala, etika. Nominalista izaki, Aristotelesi egindako iruzkinengatik nabarmendu zen.  v  Buridanen astoa. Buridan famatua egin zuen argudioa; alegiazkoa da, ordea, pentsalari honen lanetan ez baita ageri. Argudio horren arabera, asto batek, bi lasto zaku berdinen artean erdi-erdian jarrita, bere burua hiltzen utziko luke bien artean aukera egin ezinik, ez baitago arrazoirik alde baterako ala besterako joerea hartzeko. Argudio hau garai hartako determinismoaren eta erabakimenaren arteko filosofia gatazkan kokatzen da.