Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Burian, Emil

Txekoslovakiako musikagile, idazle eta antzerki eta zinema gidoilaria (Plzen, 1904 - Praga, 1959). Era guztietako arte moduak, eta era guztietako antzerki lanak egin zituen. Musikalari familia batean jaio zen, eta 19 urte zituela bukatu zuen bere sei operetako lehena. Piscator eta Meyerhold musikagileen eskolakoa. 1934an antzoki bat zabaldu zuen, egile txekiar berrien lanak eta klasikoen moldapenak zabaltzeko. Antzezlan horietan dantza, filmak, kantuak, musika, proiekzioak, grabazioak eta abar erabiltzen ziren. 1941-45 bitartean nazien kontzentrazio esparru batean egon zen. Alderdi komunistako kidea zen; parlamentari izan zen 1948an. 1954an Txekoslovakiako artista nazionala izendatu zuten.