Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Burdin Aroa

Burdinaren erabilera hedatu zen aroa edo garaia. Ekialde Hurbilean abiatu zen K.a. XIII. mendearen amaieran; lehen garai honetako aztarnategiak Taurus mendietan, Kaukason, Armenian eta Persian aurkitu dira. Burdingintzak bilakaera azkarra izan zuen 1200-1000. urteen bitartean Iranen, Transkaukasian, Sirian eta Palestinan; gero, teknika haiek Mesopotamiara, Ziprera eta Kretara iragan ziren. Asiriarrek hititengandik beretu zuten burdinaren erabilera, eta israeldarrek filistarrengandik.  v  Mendebaleko Europan, Burdin Aroak K.a. lehen mila urteak hartzen ditu. Lehen Burdin Aroa edo Hallstatt garaia (Austrian dagoen aztarnegia) K.a. X-V. mende bitartean garatu zen. Bigarren Burdin Aroa, La Tène Aroa ere deitzen dena, Suitzan aurkitu zen izen bereko aztarnategia dela eta, hiru aldietan banatzen da; horietako hirugarrenaren amaiera Erromako Inperioak mendebaleko probintziak beretu zitueneko garaiarekin bat dator.