Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Burckhardt, Jakob Christoph

Suitzako historialaria (Lausana, 1818 - Basilea, 1897). Kulturaren eta artearen historia landu zuen batik bat. Italiako Errenazimentuari eta Greziako kulturari buruzko lanak egin zituen, eta lan horiek oso lagungarriak izan ziren bi garaiak hobeto ezagutzeko.