Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Buero Vallejo, Antonio

Espainiar antzerkigilea (Guadalajara, 1916). Errepublikaren aldekoa eta marxista, gerra bukatu ondoren heriotzara kondenatua, 1947an barkatu zioten zigorra. Pintorea eta marrazkigilea hasieran, berea da Gabriel Hernándezi hil aurretik kartzelan zegoela egindako erretratu ezaguna. Gero antzertia hartu zuen adierazpide bakartzat. 1949an Lope de Vega saria lortu zuen, eta era horretara bere lehen lana, Historia de una escalera, aurkeztu zuen. Hasieran antzerki existentziala eta errealista zena, eduki sozial eta politiko ageriagoz bete zen denbora pasa ahala, baliabide berriekin. Zenbait lan: En la ardiente oscuridad (1950); Hoy es fiesta (1956); Las cartas boca abajo (1957); Un soñador para un pueblo (1958); El concierto de San Ovidio (1962); La doble historia del doctor Valmy (1964an debekatua, 1976an antzeztua); Llegada de los dioses (1971); La Fundación (1974); Diálogo secreto (1984).