Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Buck, Pearl S

Estatu Batuetako eleberrigilea (Hillsboro,Virginia, 1892 - Danby, Vermont, 1973). Txinan bizi izan zen misiolari baten alaba zen, eta herri hura izan zuen gaitzat bere eleberri gehienetan. Bere libururik ezagunenak: East wind, west wind (Ekialde haizea, mendebal haizea) (1930), The good earth (Lur ona) (1931), Sons (Semeak) (1932), A house divided (Etxe zatitua) (1934), The mother (Ama) (1934), The fighting angel (Aingeru borrokalaria) (1936), The patriot (Abertzalea) (1939), Dragon seed (Dragoi hazia) (1942), The hidden flower (Lore ezkutatua) (1952), Imperial Woman (Inperioko emakume) (1956), Letter from Peking (Pekingo ezkutitza) (1957) eta Death in the Castle (Heriotza gazteluan) (1964). Pulitzer (1932) eta Nobel (1938) sariak jaso zituen.