Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bruegel

edo Brueghel, Jan. (Bruegel de Velours deitua). Flandestar margolaria (Brusela, 1568 - Anberes, 1625). Bruegel Zaharraren bigarren semea zen. Jan-ek Anberesen hasi zuen bere margolaritzako prestakuntza. Gero Napoli (1590), Erroma (1593-1594) eta Milan (1595) ezagutu zituen, Borromeo kardinalak babestu zuelarik. Flandesera itzulirik, Anberesen hartu zuen egoitza, Gild-ako maisu izendatu zutelarik (1597). Loreak eta ikuspegiak –bere aitaren modura– miniatura egile baten xehetasunaz margotu zituen eta haren obrak izadi hilak, genero eszenak, mitologiazkoak eta alegoriak biltzen ditu.  v  Sentiberatasun handiko margolaria, Rubensen lagun eta lankidea izan zen, Bruegel de Veloursek imitatzaile asko izan zituen.