Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bruce

Eskoziako familia, jatorriz Normandiakoa.  v  Bruce, Robert (Turnberry, Ayrshire, 1210 - Lochmaben, Dumfriesshire, 1295). Erregegaia bazen ere, Ingalaterrako Eduardo I.ak John Balliol nahiago izan zuen erregetzarako.  v  Bruce David (Dunfermline, 1324 - Edinburgo, 1371). Eskoziako errege izan zen 1329. urtetik 1371. urtera. Neville’s Cross guduan (1346) ingelesek preso hartu zuten eta ez zuten 1357. urteraino askatu.