Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Browne, Jackson

Abeslari estatubatuarra (Heidelberg, 1948). Hainbat talderentzat –The Byrds, Velvet Underground, The Eagles– abestiak egin zituen 1960ko hamarraldian. 1978an egin zen ospetsu, Running on empty diskoari eta, bereziki, Stay kantuari esker. Gerora Hold out (1980), Lives in the balance (1986) eta Looking East (1996), besteak beste, argitaratu izan ditu.