Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brown, James

Abeslari estatubatuarra (Georgia, 1928). Gospel kantatzeari ekin zion hasieran, 1950eko hamarraldian, eta soulari segidan. Arrakasta itzelak lortu izan dituzte bere kanta askok: Pleaee, please, please, Try me, Night train, Prisoner of love, Live at the Apollo, I got you, Living in America, I’m real eta Universal James. Kartzelan behin baino gehiagotan egona da, droga eta lapurreta auziengatik.