Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brossa i Cuervo, Joan

Kataluniar olerkari eta dramagilea (Bartzelona, 1919). Dau al set abangoardiako taldearen sortzailea izan zen (1948). Bere lanek surrealismo kutsua dute. Olerkiak: Em va fer Joan Brossa (Joan Brossak egin ninduen) (1951), Poemes civils (Poema zibilak) (1961), Poemes Visuals (Ikusmenezko poemak). Antzerki lanak: La pigada, La xarxa (Sarea), Or i sal (Urrea eta gatza). Bestelakoak: Accions musicals (Musika ekintzak) eta Sextines 76.