Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bridgman, Percy Williams

Amerikar fisikaria (Cambridge, 1882 - Randolph, 1961). Goi presioen inguruan egin zituen bere ikerketak. Makina berri bat asmatu zuen presioak gehitzeko; goi presioen erabileraren bidez solidoen modu berriak aurkitu zituen. Diamante sintetikoak osatzeko era aurkitu zuen, goi presioa eta tenperatura garaiak erabiliz. 1946an Fisika Nobel saria jaso zuen.