Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bridge

iz. Lau personaren artean, bi biren kontra jokatu ohi den karta jokoa. 1880an Konstantinoplan asmatu edo jokatzen zen eta gero Frantziara eta anglosaxoi herrialdeetara zabaldu zen. Karta joko frantsesekin jokatzen da, 52 kartatakoa, 13 banatuz jokalari bakoitzari. Sei eskualditik gora zenbat egingo subastara jarriz hasten da. Subasta irabazi duenak triunfo bat aukeratzen du, edo puntu gehiago irabazi nahi izanez gero, ez du aukeratzen batere. Gero lagunak kartak agerian ipintzen ditu eta jokoari ekiten zaio. Eskualdi bakoitzean aurrena atera denak jarri duen zuinari jarraitu behar zaio, mota hartakorik izanez gero hark agintzen baitu.