Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Briançon

Frantziako hego-ekialdeko suprefetura hiria (Alpe Garaiak), Durance eta Guisane ibaien lotunean. 11.455 biztanle. Mendi malkarren artean dago, hiria Vaubanek eraikitako gotorlekuaren barnean.  v  Meatzeak (antrazita), zurgintza eta esnekiak. Terma ospetsuak, negu kirolak.  v  Historia. Frantziako koroari lotua 1349an, Savoiako etxeak hartu zuen 1697an eta Frantziaren esku geratu zen betiko 1713an. Briançon hiria militarra izan da betidanik.  v  Briançonnais lurraldea. Alpe aldeko mendietako eskualdea.