Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

branta

iz. Zool. Anatidoen familiako ahate itxurako hegaztien generoa. Genero honetakoek itxuraz ahateak dirudite, baina haiek baino handixeagoak dira. Uretatik hurbil dauden zabaldietan, eta inoiz hondartzetan ere bizi izaten dira, leku hotzetan gehienetan.  v  Branta musu-beltza. 60 cm luze izan daitekeen branta mota (Branta bernicla). Gainaldeko lumak beltzaxkak ditu, eta paparra, lepoa eta burua beltzak. Asiako eta Ameriketako iparraldeko muturrean bizi da, baina neguan mendebaleko Europara eta Ipar Ameriketako kostaldera joaten da. Inoiz ikusi izan da Euskal Herrian, baina oso gutxitan. Taldean bizi da, eta landareak eta animaliatxoak janez elikatzen da. Harkaitzen hormetan jartzen ditu habiak.  v  Kanadako branta. Metro bat luze izan daitekeen branta mota (Branta Canadiensis). Gainaldeko lumak arreak ditu, paparrekoak zurixkak eta lepokoak eta burukoak beltzak. Ipar Ameriketako iparraldean eta Siberiako ipar-ekialdean bizi da, eta Ipar Ameriketara jaisten da neguan. Europako iparraldean ere ikusi izan da. Inguru zabaletan egoten da, taldeetan.