Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brant, Joseph

(Mohawk hizkuntzaz, Taiendanegea) Mohawk indiarren buruzagia (Ohio ibaiaren ertzean, 1742 - Brantford, 1807). Bere herriaren bozeramaile izateaz gainera, misiolari kristaua ere izan zen, eta britainiar armadako ofiziala Estatu Batuetako Burujabetasunaren aldeko Gerran (1775-83). Markoren ebanjelioaren itzulpenean, ingelesetik bere hizkuntzara, parte hartu zuen.