Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bossis, Maxime

Futbolari frantsesa (1955). Nantesko futbol taldean hasi zen jokatzen, eta talde horretan egon zen 1985. urtea arte. 1982an Espainiako munduko kopan parte hartu zuen. 1984an Europako txapeldun izan zen. Handik urtebetera hirugarren mailako talde batera joateko arriskuan egon zen, baina azkenik Frantziako taldean mantentzea lortu zuen. 1986an Mexikoko munduko kopan parte hartu zuen. Maxime Bossis 76 alditan aritu zen Frantziako taldearekin.